XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaixotasunaren garapena

Nahiz eta gaixo bakoitzak bere historia izan, gaixotasunaren eboluzioa luzea da normalean: GIB birusaz kutsatu ondoren batezbeste 10 urte igarotzen dira seinale klinikoak eta biologikoak agertu aurretik.

Gaixotasunaren historia naturalak ondo zehaztutako zenbait etapa ditu: lehenengo kutsadura, fase isila eta gaixotasun klinikoa.

Kasuen % 60-70etan, organismora GIB birusa sartu eta 3 edo 4 asteren barruan infekzio akutua agertzen da; gripe antzeko zerbait (sukarra, buruko eta eztarriko mina, giharretako mina, beherakoa, negala...).

Beste % 30-40etan ez da ezer detektatzen.

Fase akutu hau egun edo aste batzuen buruan ezkutatzen da eta gaixoa erabat sendatzen da.

Normalean, organismora GIB birusa sartu eta GIB antigorputzak agertu arte aste batzuk igarotzen dira.

Aste hauetan, pertsona hori besteak kutsatzeko gai da, nahiz eta bere odolean antigorputzak oraindik detektatu ez, hau da, oraindik seropositibo izan ez.

Denboraldi horri leihoaldi deitzen zaio.

Ondoren, tarteko fase isila dator, eta horrela urte asko igaro daitezke.

Denboraldi horretan, pertsona oso osasuntsu egon daiteke eta GIB kutsaduraren eramaile asintomatiko dela beharbada ez du jakingo urte askotan.

Inmunizazio-sistema poliki-poliki kaltetzen deneko periodoa da.

Pertsonaren defentsak puskatzen dira eta, batez ere, T4 linfozitoen kopuru eta funtzionaltasuna.

Egoera normaletan, linfozito-kopurua odolean 500-1200/mmampsup3;-koa bitartekoa da.

Kutsatutako gaixoan, 60-100/mmampsup3; bitarteko jaitsiera egoten da urtero.

Horregatik 8-10 urte igaro ondoren zelula hauen kopurua mugara heltzen da eta muga horren azpitik infekzio oportunistak eta Hiesaren tumore-prozesuak sortzen hasiko dira.

Gaur egun 200 mmampsup3; T4 linfozito baino gutxiago dituen GIB+ pertsona Hiesduntzat hartzen da.